ASASAM-EK ARTZINIEGAKO HIRISKA ELKARTEAK ANTOLATURIKO AZOKAN PARTE HARTUKO DU

Azoka abenduaren 1ean inauguratuko da, 12:00etan, Artziniegako “La Encina” Adinekoentzako Egoitzan, bertako kaperan, zehazki. Azokaren ordutegia hauxe izango da, abenduaren 9ra arte: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era; asteburu eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.