Kanpaina eta nortasun korporatiboa estreinatu ditugu!

Sentsibilizazio kanpaina berria jarri dugu gaur martxan, Elkarrekin hobea da bizitza izenburupean, gure 25. urteurrena dela eta. Horrela, tabuak hautsi eta gure kolektiboaren ikuspegi normalizatua eskaini nahi dugu, modu horretan buru osasun arazoak dituzten pertsonek laguntza bilatzeko adorea izan dezaten. Gainera, buru gaixotasuna duten pertsonek gizarte babesa behar dutela azpimarratu nahi dugu, euren errekuperaziorako ezinbestekoa baita.
Era berean, pertsona eta entitate askok azken 25 urteotan eskaini diguten laguntza eskertu nahi dugu. 
Kanpainarekin batera, nortasun korporatiboa eta webgunea estreinatu ditugu. Web orrialde berria erreminta dinamikoa da eta edukiak etengabe eguneratzeko aukera ematen digu. 
Zuen gustukoa izatea espero dugu!