Elkartea

[ Dokumentuak ] - [ Finantzatzaileak ]

ASASAM, Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkartea, irabazi asmorik gabeko erakundea da. 1989an jarri zen abian, gaixotasun mentala duten pertsonei, beren senideei eta, oro har, komunitateari arreta integrala eskaintzeko. Aiaraldea eskualdean aritzen da, zeinak ondoko udalerriak barne hartzen dituen: Laudio, Amurrio,Okendo,Aiala,Artziniega,Orozko,Urduña,Arakaldo eta Arrankudiaga.

Elkartearen misioa da modu aktiboan osasun mentala hobetzen laguntzea, bai eta bere normalizazioa eta onarpen soziala lortzea ere. Hori erdieste aldera, norberari egokitutako laguntza eskaintzen die bai gaixotasun mentala duten pertsonei-bizitza osoan-bai beren senideei. Xedea da, batetik, gaixotasun mentala duten pertsonek autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea eskuratzea, eta, bestetik, komunitatean integratu ahal izatea.

2002an, ASASAMek Onura Publikoko izendapena jaso zuen, eta, 2014an, berriz, Interes Sozialekoa; izan ere, aitortu zitzaion EAEko gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzen duela ekintza sozialaren arloan egiten dituen jardueren bidez.

Egun, 200 bazkidek baino gehiagok osatzen dute, tartean, gaixotasun mentala duten pertsonek, senideek eta laguntzaileek. Halaber, Zuzendaritza Organoa du, bai eta Talde Profesional bat ere.


Zuzendaritza Batzordea

Equipo Técnico
Talde teknikoa

Organigrama
Organigrama