ASASAMEK ELORRITXU GAUEZ TRAILEN I. EDIZIOAN PARTE HARTZEN DU, MARTXOAREN 7AN

2020-03-09

Joan den larunbatean, martxoak 7, ELORRITXU Gauez Trail lasterketaren I. edizioa ospatu zen. Izaera solidarioa duen proba da, eta oraingoan ASASAM izan da antolakuntzarekin elkarlanean aritu dena. Erakundeko hainbat erabiltzaile arduratu dira parte-hartzaileentzat aurreikusitako 200 dortsalak eskuz prestatzeaz, eta bakoitzak diseinu bakarra izan du.

Lasterketa hasi aurretik zumba saio bat izan da Izaskun del Cerrorekin, eta 18: 05etik aurrera kick boxing erakustaldia hasi da Ibai Ruizen zuzendaritzapean.

Laudioko Alberto Acero plazatik abiatu da lasterketa, 18: 00etan. Bere lehen urtea izan arren, kirolari ugari bildu ditu hitzorduak. Antolatzaileen arabera, 128 lagunek parte hartu dute.

Mª Isabel García Peña ASASAMeko erabiltzaileak aurkeztu du proba.

Lasterketak 17.000 m-ko ibilbidea izan du, 800 + irteerako desnibelarekin. Ibilbidea ondokoa izan da: Alberto Acero plaza, Basalarrin, Herriko Plaza, Elizkide, Puente estación, Tunel Lateorro, Arantzar, Apaoleta, Poligono Arantzar, Calle Larrea, Azudio, Elorritzugane, Jesuri, Santa Marina, Elorritxugane, Azudio, Larrea, Poligono Arantzar, Apaoleta, Arantzar, Tunela,

Sari banaketa 21: 30ean hasi da, elkarteko erabiltzaileen eskutik. Bukatzeko, Placton taldearen kontzertua izan da.

Lasterketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara:

https://elorritxugaueztrail.sport.blog/la-carrera-2 /