Argazki lehiaketa

Buru Osasunaren Aldeko Argazki Lehiaketako irabazleak baditugu! Asasamen 25. urteurrenaren harira antolatutako ekimen honen helburuarekin bat datozen irudi bi saritu ditugu; hau da, osasun mentalarekin loturiko alderdiak jasotzen dituztenak. 
 
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei egindako ekarpenarengatik. Gainera, erakusketa ibiltaria antolatu dugu Aiaraldean lehiaketara aurkeztutako argazki esanguratsuenak erakusteko. Irabazleei zorionak emateko ere aprobetxatu nahi dugu, honako bi irudi bikainak eskaini baitizkigute. 

Lehenengo saria

Izenburua: Somos mucho + (Askoz gehiago gara)

Egilea: Javier Otero Larrea

Egileak horrela deskribatu du lana: "Nafarroako Gobernuaren Félix Garrido errehabilitazio psikosozialerako zentroko erabiltzaile bat agertzen da irudian, lehen hezkuntzako gela batean buru gaixotasunari buruzko kontzeptu positiboak azaltzen. Erabiltzaileak berak beregan identifikatzen dituen rol guztiak batzen ditu, bere bizitzan diagnostikoak baino pisu gehiago duten rolak hain zuzen. Izan ere, gaixoa baino gehiago, aita, laguna, senarra eta zaletasun osasuntsuak dituen pertsona da. Horrez gain, balio positiboen inguruko hezkuntzak duen garrantzia islatzen du argazkiak, buru gaixotasuna duten pertsonen estigma murrizten laguntzen duelako. Hezkuntzan dago gure etorkizuna". 

Zorionak Javier esanahiez beteriko irudi honengatik!

Lehenengo saria 200 euroren baliokidea da.


Bigarren saria

Izenburua: Tú puedes (Ahal duzu)

Egilea: Juan Manuel Sánchez Martos

Deskribapena: "Bizitzan agertzen zaizkigun oztopoak irudikatzen ditu argazki honek. Izugarriak edo gaindiezinak badirudite ere, esfortzuarekin eta laguntzarekin gainditu daitezke. Ezinezkorik ez dago... Ahal duzu!"

Lan bikaina, Juan Manuel! Zorionak!

Bigarren saria 100 euroren baliokidea da.