“Buru gaixotasunari buruzko prestakuntza baliagarria ematen digute Asasamen”

Marta Sáez
18/05/2014

Marta Saéz-en semeak soldaduskan sufritu zuen eta buru gaixotasuna orduan agertu zitzaion. Haurtzaro zaila izan zuen, eta urteek aurrera egin ahala behar bereziak zituela konturatu ziren.  Baina Zaragozan “joan zitzaion burua” lehenengo aldiz. “Etxera etorri nahi zuen berak, oso gaizki sentitzen zelako, baina galarazi egin zioten”.

 

Orain dela 20 urte ezagutu zuen Asasam, “txiki-txikia zenean”, eta elkarteak erabiltzaileei eta familiei eskaintzen dizkien zerbitzuak nabarmentzen ditu. Ahal duen prestakuntza ekintza guztietara joaten da Marta, “buru gaixotasuna gehiago ezagutzeko prestakuntza baliagarria ematen dutelako”.

 

Gizarteak buru gaixotasunari buruz duen aurreiritziak pixkanaka gainditzen ari dela uste du, besteak beste, Asasameko boluntarioek egiten duten lanari esker. “Aintzat hartu behar dugu egungo zuzendaritza batzordea, baina beharrezkoa da jende gehiago inplikatzea etorkizunean ordezkapena bermatu ahal izateko”, dio.

 

Elkartearen erronkei dagokienez, eguneko zentroa jar dezaten eskatzen du Martak, eskualdean horrelako baliabide bat edukitzea egokia dela iruditzen baitzaio.