“Asasamen kirola egin eta jendearekin harremantzen naiz”

Jacob Fernández
22/05/2014

Jacob Fernández bi urte eta erdi daramatza elkartean eta bertan egoteak mesede handia egin diola aitortzen du, oso gustura sentitzen baita kideekin. Kirola da bere pasio nagusia, eta jendearekin harremantzeko modua.

 

Bere esperientziagatik, beharra duten pertsonei Asasamera joateko gonbita luzatzen die, batez ere "laguntza eman diezazuketen pertsona handiak daudelako". Asasameko kide izaten jarraitzea gura du, eta bertako lagunekin pasatzen duen denboraz disfrutatzen segitzea.