Elkarrekin hobea da bizitza

Elkarrekin hobea da bizitza. Bata bestearen babesa behar dugu geure buruarekin hobeto sentitu eta hazteko. Guztion artean gizarte solidarioagoa eta barneratzaileagoa sor dezakegu. 
 
Elkarrekin buru osasun arazoak ekiditeko lan egin dezakegu, eta buru gaixotasunarekin bizitzen ikasi.
 
Elkarrekin, pertsona eta entitate askoren lankidetzarekin, sortu dugu familia txiki-handi hau, ASASAM. Elkarte honetatik, lanean dihardugu buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzeko Aiaraldean.
 
Eskerrik asko 25 urteotan geure ondoan egon zaretenoi. Eskerrik asko kolektibo honi entzun diozuenoi. Eskerrik asko buruko arazoren bat duen pertsona batengana gerturatu zaretenoi. Mila esker zuen sentikortasun eta babesarengatik.
Gure helburua da ahalik eta pertsona gehiagorengana iristea. Familiak arazoa euren etxean gordetzera bultzatzen dituzten aurreiritzi sozialak eta beldurrak hautsi nahi ditugu.
 
Garrantzitsua da elkartzea eta elkar zaintzea. Badakigu eta, elkarrekin hobea dela bizitza.