07-10-2024
Urriaren 10an mundu mailan ospatzen da, Osasun Mentalaren eguna. Aurten lanean eta osasun mentalean jarri da arreta, bi giza eskubide unibertsal baitira.
"Lana eta Osasun Mentala, funtsezko lotura" esloganaren bidez, lantokian osasun mentala lehenesteko beharra islatu nahi da. Goiburuaren, identitate bisualaren eta aurten Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela-eta egingo diren ekintzen bidez, osasun mentalak lantokian duen lehentasuna islatu nahi da, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako lanaren beharra aldarrikatzeaz gain. Bestalde, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratze txikia da gizarteratzeko oztopo nagusietako bat, neurri handi batean oraindik ere enpresa eta administrazio publiko askok dituzten aurreiritziengatik.