ASASAM ELKARTEAK MARTXAN JARRI DU AURTEN ERE #AURKITU. ZURE OSASUN MENTALA EZ BLOKEATU PROGRAMA

Egitasmo hau, hain zuzen ere, haurtzarotik eta nerabezarotik osasun mentalaren inguruko hezkuntza emateko beharrari erantzuteko sortu zen. Informazio hau ikastetxeetako ikasleei nahiz irakasleei helarazi nahi zaie zuzenean, errealitate horren berri izan dezaten eta osasun mentaleko arazoak eta mendekotasunak prebenitzearen inguruan lan egiteko behar diren tresnak izan ditzaten.
Material didaktikoen bitartez, osasun mentalari buruzko informazio zehatza helarazi da, eta, gainera, jarraibideak eskaini dira gazteenengan buruko nahasmenduak garaiz antzeman ahal izateko.
Hitzaldiak egin dira inguruko hiru ikastetxetan eta 100 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute. Programa honen bitartez, ahalik eta gazte gehienengana iritsi nahi da, beren osasun mentala zaintzeko beharrezkoa den informazio guztia jaso dezaten eta jakin dezaten nola eragin dezakeen estupefazienteen kontsumoak buruko nahasmenduak adin goiztiarretan agertzean.
ASASAM elkartearen asmoa da 2017-2018 ikasturtean ere inguruko ikastetxeetan hitzaldiok ematen jarraitzea; izan ere, arrakasta eta onarpen handia izaten ari dira ikasleen artean.