ASASAMek BOLUNTARIOTZAREN I. EUSKAL TOPAKETAN PARTE HARTU DU
Lanegun emankorra izan da; bertan, Euskadi osoko 300 boluntariok eta esparru horretan lan egiten dugun hainbat lagunek hausnartu dugu 2017-2020 aldirako boluntariotzaren euskal estrategian geure gain hartu beharreko erronkei buruz.
Guk bezala boluntariotza parte aktibotzat duten beste erakundeekin elkartzeko aukera izan dugu, eta, beraz, iritziak eta bizitako esperientziak partekatu ahal izan ditugu.