ASASAMEK BURU OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DU FEDEAFESEKIN LAUDION

11-10-2019

‘Bizitzarekin bat egin’ lelotzat duen Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Fedeafeseko presidente Maria Angeles Arbaizagoitiak, euskal elkarteetako ordezkariak ondoan zituela, kolektiboaren beharrak aldarrikatu ditu Udaleko, Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien aurrean.

Ekitaldiaren ostean, Fedeafeseko buru nahasmendua duten pertsonen batzordeko kideek Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren adierazpena irakurri dute. Ondoren, bertaratuak parkera atera dira ekitaldi sinbolikoan parte hartzera: zuhaitza landatu dute “bizitzarekin bat egiteko”, aurtengo leloaren harira, eta aurreskuaz eta ‘Los arlotes’ abesbatzaren musikaz gozatu dute. Elkartasun bazkarira joan aurretik, ‘besarkadak’ emateko marko gisa erabili den photocallean argazkiak ateratzeko parada izan dute.