ASASAMEK GEUREA LIGAREN 2021/22 DENBORALDIAREN AMAIERAKO OSPAKIZUNA ANTOLATU DU(EUSKADIKO OSASUN MENTALEKO ZENTROEN ARTEKO XXV. ARETO-FUTBOLEKO LIGA)

30-05-2022

Ekainaren 10ean, ostiralean, 10:00etan, Geurea Ligaren 2021/22 denboraldiko Finala jokatuko da, Laudioko La Granja kiroldegian, ASASAM-Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkarteak antolatuta.

Geurea Ligan, Osasun Mentalaren alorrean lan egiten duten hainbat erakunde publiko zein pribatutako hamar taldek parte hartzen dute: Osakidetza (Arabako Osasun Mentaleko Sarea eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea), Argia Fundazioa, Eragintza Fundazioa, AVIFES-Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Bizkaiko elkartea, Arrasateko San Juan de Dios Ospitalea eta ASASASAM-Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkartea.

Geurea Ligak Athletic Club Fundazioaren laguntza dauka.

Geurea Liga integrazioa eta sendaketa bultzatzeko kirol-jarduera da. Aipatu beharra dago ariketa fisikoa eta kirola tresna terapeutiko gisa erabiltzen direla, kirol-trebetasunak hobetzeko, bizi-aztura osasungarriak garatzeko, gizarte-gaitasunak hobetzeko eta eguneroko bizimoduko ahalmenak sendotzeko. Gainera, buruko gaixotasunaren sintoma eta alderdi jakin batzuk hobetzen laguntzen du, bai eta osasun mentalaren estigma deuseztatzeko eginkizunean ere, kolektiboaren irudi positiboa eskainiz.

Aurten, ASASAMi egokitu zaio Geurea Ligaren 2021/22 denboraldiko Finaleko ekitaldia antolatzea. Hona hemen egitaraua:

- 10:00: HASIERA ETA MUSIKA-GIROTZEA

- 10:30: ERAKUSKETA-PARTIDA: GEUREA Ligako Selekzioa – Laudioko LA MILAGROSA Ikastetxea

- 11:30: GEUREA LIGAKO FINALA

- 12:30: SARI-BANAKETA

Ekitaldi osoan, Irati Morales abeslariak zuzeneko emanaldia eskainiko du.