ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAK ASASAM SARTU DU BERE ONLINE ENTRENAMENDU SAIOETAN

21-04-2020

Elkartearen hainbat erabiltzailek aktiboki parte hartzen dute Athletic Club Fundazioa modu telematikoan pertsona horien onura eta ongizaterako egiten ari den jardueretan.

Parte hartzen duen elkarteetako arduradunekin prozedura adostu ondoren, Atheltic Club Fundazioak parte hartzen duen gizarte-proiektuen asteko jarduera berreskuratu du. Horrela, Genuine, Ahalegina, Utopía, Bakuva, Bizitegi, Goiztiri, Save the Children, Udaloste-Zabaloetxe, Bizgarri, Gizakia, Walking Football, Villagol eta Athletic Villa proiektuetako erabiltzaileek euren asteroko saioei ekin diete berriro, Fundazioko teknikariek programatu edo online egiten dituzten entrenamenduei esker. Fundazioaren proiektuetan parte hartu duten pertsona askok, euren etxeetatik, etxeko entrenatzaileei euren kirol ariketak erakusten dituzten bideoak bidali dizkiete. Jasotako irudi batzuekin, Fundazioak laburpen-bideo bat argitaratu du, haien inplikazioa eskertzeko eta, ahal den neurrian, konfinamenduak irauten duen bitartean aktibo jarraitzera animatzeko. Gainera, erakunde laguntzaile batzuek Fundazioari jakinarazi diotenez, entrenamendu-saioek beren programen beste erabiltzaile batzuek ere, Fundazioarekin batera egindako proiektuetan parte hartzen ez dutenek, konfinamenduan ariketa egitera animatzeko balio izan diete.