DATORREN MARTXOAREN 7AN, ELORRITXU GAUEZ TRAIL LASTERKETAREN I. EDIZIOA EGINGO DA, ASASAMEN LAGUNTZAREKIN

Datorren martxoaren 7an, lehenengo Elorritxu Gauez Trail egingo da. Lasterketa solidarioa da, ASASAM Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkarteari lagunduko baitio.


I
bilbideak 17.000 m izango ditu, 800 + irteerako desnibelarekin, eta hauxe izango da: Alberto Acero plaza, Basalarrin, Herriko Plaza, Elizkide, Geltokiko zubia, Lateorro tunela, Arantzar, Apaoleta, Arantzar industrialdea, Larrea kalea, Azudio, Elorritzugane, Jesuri, Santa Marina, Elorritxugane, Azudio, Larrea, Arantzar industrialdea, Apaoleta, Arantzar, Geltokiko tunela, Elizkide, Herriko Enparantza, Basalarrin eta Alberto Acero plaza (helmuga)

Izena emateko epea irekita dago, eta gehienez 200 lagunek hartu ahal izango dute parte; hori dela eta, izena emandako ordenari jarraituko zaio.

Izena emateko prezioa bat ala beste da, noiz egiten den:

– 14 €, urtarrilaren 1etik 31ra bitartean eginez gero.

– 17 €, otsailaren 1etik martxoaren 1era, izena emateko epemugara, bitartean eginez gero.

Izena emateko, bete inprimakia: https://elorritxugaueztrail.sport.blog/inscripciones/

Ordainketa egiteko orduan, adierazi izen-abizenak. Ordaindu beharreko kopurua izango da ordainketa egiten egunari dagokiona, ez izena emandako egunari. E-postaz (elorritxugaueztrail@gmail.com), dirua kontuan sartu izanaren edo banku-transferentzia egin izanaren ordainagiria bidali beharko da, bai eta Datuen babesari buruzko inprimakia sinatuta ere. Izen-ematea burutzeko kontu-zenbakia: ES4830350045270451182364

Parte hartzeko gutieneko adina 16 urte da, betiere NAN eta gurasoen baimena (nahitaezkoa) aurkeztuz gero.

Lasterketa autosufizientziakotzat jota dago; hots, ibilbidean ez da urik edota janaririk banatuko, eta korrikalari bakoitzak bere osagarriak kudeatu beharko ditu. 8. kilometroan, gutxi gorabehera, iturri natural bat dago.

Irteera-marran, atleta bakoitzak ondoko lasterketa-kita izan beharko du aldean nahitaez. (Antolakuntzak kontrolak egingo ditu): haize-kontrako jaka, frontala, litro erdi ur, sakelako telefonoa eta dortsala ondo ikusteko moduan.

Sariak

Kategoria hauek egongo dira:

– Seniorrak , gizonak eta emakumeak: 50 urtera arte 1.a, 2.a, 3.a

– Beteranoak, gizonak eta emakumeak. 50 urtetik gora 1.a, 2.a, 3.a

– Taldeak: lau lagun edo gehiago, eta haietako bat, gutxienez, emakumezkoa

Irrintzi, euskal jantzi denda. Lasterketa amaitutakoan, korrikalariek opari bana jasoko dute, eta kategoria bakoitzeko irabazleek garaikur bana, jakina. Garaikurrak ezingo dira pilatu. Sari nagusiak Irrintzi euskal jantzien dendak egingo ditu.