FEDEAFESek buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerlanak aurkeztuko ditu Gasteizen

Fedeafes ikerketen aurkezpena Gasteizen

Azaroaren 11n, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES) buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerketak aurkeztuko ditu Gasteizen; Fedeafesek eta bere barnean dauden Agifes, Asafes eta Asasam elkarteek Ede Fundazioarekin batera garatutako ikerlanak. Jardunaldia 10.00etan hasiko da, eta ikerlanen aurkezpenez gain, Goya sarietara aurkeztuko den ‘Di capacitado’ bideoa proiektatuko dute, eta buru gaixotasuna duten pertsonen batzordea ere aurkeztuko dute.