MAIATZAREN 12A-EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO EGUNA

 

 2023-05-11

Maiatzaren 12an, ostirala, Sareen Sareak, EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO sare eta erakundeak biltzen dituen elkarteak, EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN 12/05-DIAren zazpigarren edizioa ospatuko du.
Ekitaldia UPV/EHUren Donostiako Carlos Santamaria Zentroan izango da.
Hirugarren Sektore Sozialaren Egun hau jardunaldi bat da, sare honetako kide garen 4.000 euskal erakundeok egunero gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzailearen alde egiten dugun lana elkartu, ikusarazi eta babestu ahal izateko.
«Aldaketaren hazia inspiratuz» da aurtengo leloa. Euskadi berdinzaleagoa eta bidezkoagoa lortzeko bidean, aldaketa erein nahi dugu gainerako eragile sozial, instituzional eta herritarrekin batera, aniztasun osoan.

Maiatzaren 12an Donostian egingo den ekitaldiaren egitaraua honako hau da:
10:30ean. Ekitaldiaren hasiera eta kanpainaren iragarkia.
10:35etan. Sareen Sareko lehendakariaren ongietorria.
10:45etan. Thomas Holdbrook-i 2023ko Sareen Saria aitortu eta ematea.
11:00etan. Lehendakariaren hitzaldia.
11:15ean. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Eraldaketa Digitalari buruzko aurkezpena eta solasaldia.
12:00etan. Agurra eta ekitaldiaren amaiera

Aurten Sareen Saria emango zaio Thomas Holdbrook Asumdwe Nkabon Euskadiko ghanarren elkartearen sortzaileari. Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeak saria ematea erabaki du, hainbat kolektiboren gizarteratzearen arloan boluntario eta profesional gisa egindako hiru hamarkadatik gorako ibilbideagatik.