ASASAMEK INTENTSITATE HANDIKO BIZITEGI-BALIABIDE BATEN BEHARRA ALDARRIKATZEN JARRAITUKO DU AIARALDEAN
16-02-2021
Aiarako bailaran intentsitate handiko bizitegi-baliabide bat izateko beharra aldarrikatzen 12 urte igaro ondoren, Arabako Foru Aldundiak ebatzi du ez duela baliabide hori ezartzeko beharrik ikusten.
2017an, ASASAMek sinadurak biltzeko kanpaina bat hasi zuen, Aiarako bailaran bizi diren eta gaixotasun mentala duten pertsonen babesgabetasun-egoera aldarrikatzeko, eremu horretan ostatu-baliabiderik ez dagoelako.