Buru Osasuna hobetzeko aholkuak

Denbora libreaz gozatu

Denbora librea kudeatu, zeure kabuz edo beste norbaitekin planak eginez, zaletasun berriren bat bilatuz edota egin nahi dituzun gauzen zerrenda prestatuz. Ez utzi denbora pasatzen. Ondo pasa eta zeure gaitasun guztiak deskubritu gauza berriak eginez!

Zeure komunitatean parte hartu

Udalek, kirol taldeek, elkarte sozialek, aisialdiko taldeek eta abarrek hitzaldi, kanpaina eta jarduera ugari eskaintzen dituzte. Horietan parte hartzeko eta boluntario gisa jarduteko aukera daukazu. Izan ere, guztiok gara baliagarriak eta besteei eskaintzeko gauza asko ditugu.

Tratamendu integrala aldarrikatu

Zure familia-medikuari azaldu zer gertatzen zaizun, zein aldaketa edukitzen ari zaren zuk edo senideren batek, edo lagun bati eskatu aholkua emateko eta hobekien datorkizuen profesionalarekin hitzordua eskatzeko. Galdetu eta informa zaitez, ahal duzun bezainbeste, kezkatzen zaituen jarrerari edo sintomei buruz. Espezialistei kontsultatu, bat baino gehiagori, tratamendu egokia topatu arte.

Deskantsatu

Zure buruak eta gorputzak deskantsua behar dute. Hortaz, komeni da egunero 8 ordu jarraian lo egitea. Utzi alde batera ondoeza sortarazten dizuten eta lehentasunezkoak ez diren gaiak, gehiegizko lan karga eta abar.

Kirola egin

Denbora hartu zapatilla eroso batzuk jantzi eta kalera ateratzeko. Korri egin, pasiatu, gimnasiora joan edo hiriguneko zaratatik urrundu eta naturarekin kontaktuan egon. Zeure burua eta gorputza piztuko dituzu, energia eta ongizatea berreskuratuko dituzu. Alferkeria baztertu eta bizi!

Drogak ekidin

Baikor pentsatzeari ez utzi, gaizki dagoela edo soluziorik ez duela diruen guztiari buelta eman. Horrela, autoestimua indartuko duzu, lotsa gaindituko duzu, eta zeure burua gehiago baloratzen hasiko zara. Hortaz, ez duzu drogen beharrik izango errealitatearen sentsazio faltsurik eta iheskorrik lortzeko.

Zeure burua mimatu

Zugan pentsatu eta nahi duzuna egiteko denbora hartu, gustatzen zaizuna egiteko, merezi duzu eta.

Barre egin, osasuntsua baita

Guztia serio hartzea, etengabe kexatzea, akatsik ez egitea... ez da osasuntsua.
Inor ez da perfektua! Horregatik hobe da zailtasunei baikortasunez begiratzea eta norbere buruaz barre egitea.

Harreman sozialak zaindu

Lagunekin eta familiarekin harremanetan jarraitu, hitz egin beraiekin eta entzun; egun txarretako negatibotasun osoa ez bota beraiengan, eurak baitira zuren babesa.

Osasun Mental ona izateko 10 aholku

Partekatu