Berdintasuna

Sarrera

ASASAMen, Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunaren alde gaude, elkartearen helburuetako batean jasota dagoen moduan: berdintasuna bultzatuko dugu bai erakundearen estrategietan bai kudeaketa-prozesuetan bai programa bakoitzaren egunerokoan. Gainera, ASASAMen Estatutuen 2. artikuluan zehaztuta dago elkartearen xedeetako bat dela, hain zuzen, berdintasuna kudeatzeko estrategiak garatzea.

Ildo horretatik, 2017an ASASAMeko gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren diagnostikoa egin genuen; horren emaitza Gizon eta Emakumeen arteko I. Berdintasun Plana 2017-2020 izan da.

ASASAMeko erabakitze-organoek plan hori ezartzeko eta garatzeko prozesuarekin jarraitzeko konpromisoa agertu dute, EMAKUNDEko Gizon eta Emakumeen arteko berdintasunaren Erakunde Laguntzaile bihur gaitezen.

2022an, erakundean berdintasun-diagnostiko berri bat egin ondoren, ASASAM 2022-2026en Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana jarri genuen abian.

2023an, kontziliazio erantzukidearen arloko diagnostiko bat egin genuen ASASAMen, parte hartzeko prozesu baten bidez. Langile guztiek parte hartu dute prozesu horretan, eta horren emaitza izan da ASASAMen 2023-2026ko kontziliazio erantzukideko I. plana.

Urtero, ordainsari-auditoria bat egiten dugu, erakundearen ordainsari-sistemak, zeharka eta osorik, ordainsarien arloan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren aplikazio eraginkorra betetzen duen egiaztatzeko behar den informazioa lortzeko helburuarekin.

Gainera, erakundearen sexu-jazarpenerako eta sexuan oinarritutako jazarpenerako protokolo bat dugu, bai eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako, familientzako eta, oro har, komunitatearentzako zerbitzuak eta programak ere, genero-ikuspegiarekin.

Informazio gehiago: ASASAMen ibilbidea berdintasunaren arloan.

Lotura interesgarriak

Argitalpenak

Albisteak