Aholkularitza juridikoa

Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen eskubideak defendatzeko helburuarekin, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES) doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du bere barne dauden elkarteetako kideei.

Abokatua

Zerbitzuaren arduradunak zalantzak telefonoz eta aurrez aurre argitzen ditu; kasu bakoitzari dagokion dokumentazioa prestatu eta aurkeztu beharreko bulegoetara joaten laguntzen du.

Norentzat?

Euren eskubideak defendatu behar dituzten eta horretarako baliabiderik edo ezagutza egokirik ez daukaten bazkideei zuzenduta dago zerbitzua.

Nola eskatu zerbitzua?

Interesa duten bazkide guztiek ASASAMera gertura daitezke, edo telefonoz deitu, abokatuarekin hitzordua eskatzeko.