hasiera

ASASAMek Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen sexualitatea artatzeko profesionalentzako gida bat aurkeztu du

03-09-2021
Buru-gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkarteak sexualitateaz eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonez hitz egitean
dagoen tabu bikoitza mahaigaineratu du.
ASASAMek kolektibo honekin sexualitatea lantzeak duen garrantzia aldarrikatzen du, gaixotasun mentalaren diagnostikoa izateak ez baitakar berekin emakume eta gizon izateari uztea, ezta sexualitateaz gozatu ezin izatea ere.