Orientazio eta laguntza psikologikoko programa

Zertan datza programa?

Buru gaixotasuna duten pertsonentzako eta beren senideentzako banan-banako arreta eskaintzen dugu. Zerbitzu honen xedea da ondoez psikologiko eta emozionalak, kezkak, portaera arazoak eta abar arintzea.

Helburuak:

  • Buru gaixotasunak sortutako egoerei buruzko aholkularitza eskaintzea erabiltzaileei eta senitartekoei, eta jarraipena egitea kasuak horrela eskatzen duenean.
  • Jarraipena eta laguntza eskaintzea familian sortzen diren egoerak ulertzeko, hobetzeko eta irtenbideak emateko.
  • Eskaerak buru osasunaren arloko beste baliabide eta zerbitzuetara bideratzea, esku-hartze klinikoak edo bestelakoak behar direnean.