OSASUN MENTALAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2017: ERAGINA ESPAINIAKO ESTATUAN

Hori dela eta, beharrezkoa da biztanleria kontzientziatzea, gaixotasun mentalen larritasunaz jabe dadin eta edozein nahasmendu mentali aurre egin behar dioten pertsonen gizarteratzean lagun dezan. Izan ere, lantoki batera joateak izugarri lagun diezaieke autoestimu urria duten pertsonei edo beren identitatea eta lekua topatzen saiatzen ari direnei.

Gaixotasun mentalak zein larriak diren jakitun, bai eta zein ondorio eragin ditzaketen ere, esparru eta sektore guztietan lan egin behar dugu lan-baldintzekin loturiko osasun mentaleko arazoez kontzientziatzeko, haiek ikusgai jartzeko eta prebenitzeko kanpainak abia daitezen.

MyTherapy-ko (doako aplikazioa Google Play-n eta iOS-en) taldeak ondoko infografia osatu du, biztanleria jabe dadin, batetik, osasun mentalaren garrantziaz, eta, bestetik, prebentzioa sustatzeko eta laguntza profesionalaren beharrean daudenei laguntzeko  kanpainak egin beharraz.