LAN-BATZORDEAK
ASASAMen, ezinbestekoa deritzogu bazkideak erakundeko parte aktiboa izateari, bai erabakiak hartzeko orduan bai antolaketan. Hori dela eta, hainbat lantalde parte-hartzaile eta ireki sortu dugu, interesa duen pertsona orok bertan parte har dezan:
-ERABILTZAILEEN BATZORDEA
Batzorde hau 2015eko otsailean eratu zen, ASASAMeko erabiltzaileen iritziak eta kezkak ezagutzeko eta jasotzeko beharrak bultzatuta.
Batzordeko kideok gaixotasun mentala duten erakundeko pertsonen izenean lan egiten dugu.
Aldizka biltzen gara, informazioa partekatzeko eta alderatzeko, bai eta gure proposamenak dagokien organoetara helarazteko (erakundeko Zuzendaritza-batzordea, FEDEAFESeko Batzordea Lehenengo Pertsonan-era, Osasun Mentalaren Aldeko Batzordea Lehenengo Pertsonan-era, oro har biztanleriarengana…).
Egun, taldea osatzen dugu gaixotasun mentala duten bost lagunek eta erreferente batek, baina nahi duenak har dezake parte.
Gure bileretan, osasun mentalaren arloko ASASAMeko profesional bat izaten da gurekin, laguntzeko eta, behar dugunean, aholku emateko.
Xedeak
- Gaixotasun mentala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, eta gure beharrak zein interesak aldarrikatzea.
- Gainerako erabiltzaileei Batzordean jorratzen diren edukien eta hartzen diren erabakien berri ematea.
- Kolektiboko gainerako lagunen beharrak, kezkak eta proposamenak antzematea eta jasotzea.
- Erabiltzaileen parte-hartze aktiboa sustatzea erakundeko erabakitze-organoetan.
Egindako ekintzak
- ASASAMeko gainerako erabiltzaileen proposamenak, kexak eta kezkak kudeatu.
- Erakundera iritsi berriei lagundu, hasierako uneetan, elkartean errazago integra daitezen.
- Aiarako Kuadrillan eta inguruan ostatu-baliabideen aldeko sinadura-bilketarako Kanpaina bat sustatu eta garatu.
-BURU OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN BATZORDEA
Lan-batzorde hau 2018an sortu zen, ASASAMeko bazkideek modu proaktiboan parte hartzeko erakundeak Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, urriaren 10a, ospatzeko urtero egiten dituen ekitaldien antolaketan.
Aldian-aldian biltzen gara, erakundean, une bakoitzean sumatzen ditugun beharren arabera. Egun, lantaldea hamar lagunek osatuta dago, batzuk bazkideak eta besteak erakundeko profesionalak dira.
Bazkideren batek bertan parte hartu nahiko balu, taldea beti dago prest kide gehiago onartzeko.
Egindako azken kanpainak
-KOMUNIKAZIO BATZORDEA
Lan-batzorde hau 2018an sortu zen, ASASAMeko bazkideek modu proaktiboan parte hartzeko erakundearen kanpo-komunikazioaren kudeaketan; zehazki, ideiak emanez abian ditugun sare sozialak (Facebook, Twitter...) eta gure webgunea kudeatzeko eta edukiz hornitzeko.
Aldian-aldian biltzen gara, erakundean, une bakoitzean sumatzen ditugun beharren arabera. Egun, lantaldea zazpi lagunek osatuta dago, batzuk bazkideak eta besteak erakundeko profesionalak dira.
Bazkideren batek bertan parte hartu nahiko balu, taldea beti dago prest kide gehiago onartzeko.