Fedeafesek Donostian ospatuko du Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna instituzioen laguntzarekin eta ‘Hezkuntza Inklusiboa, Buru Osasun Positiboa’ lelopean
Ekitaldiaren ostean, bertaratuak Donostiako bulebarrera gerturatuko dira 12:00etan hasiko den eta hiritar guztioi irekia izango den kontzentrazioan parte hartzera. Bertan, Fedeafeseko buru nahasmendua duten pertsonen batzordeko kideek Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren adierazpena irakurriko dute. Gainera, kolektiboko kideen elkarretaratzea egingo da, koloretako aterkiekin, eta ekitaldia girotzeko musika egongo da.
Fedeafesek Euskal Autonomia Erkidegoko 3.000 familia eta 12.000 pertsona baino gehiago ordezkatzen ditu. Honako elkarte hauek osatzen dute: AGIFES (Gipuzkoa), ASAFES (Araba), ASASAM (Aiaraldea) eta AVIFES (Bizkaia).
• Hitza hartuko dute:
o Donostiako alkate Eneko Goiak
o Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Albenizek
o Arartekoaren ondoko Julia Hernandezek
o Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñak
o Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte eta Osasun arloko koordinatzaile Jose Antonio de la Ricak
o Fedeafeseko presidente Mª Ángeles Arbaizagoitiak