BOLUNTARIOEN NAZIOARTEKO EGUNA
ASASAMen momentu honetan 12 boluntario daude; 2018 urtean zehar 22 pertsona izan dira gurekin elkarlanean. Pertsona hauek, akonpainamendu desberdinak egiten dituzte ASASAMek eskaintzen dituen programa batzuen barruan, zentro okupazionala edo zentro psikosozialean adibidez.
Boluntarioek bere parte hartzearen bitartez era altruista batean bere aisialdiaren parte bat eskeintzeaz gain, gaixotasun mentalaren inguruan dauden ideia faltsu eta aurreiritziak desegiten ere laguntzen dute.
Gaur, abenduak 5, gure boluntarioei eskerrak eman nahi dizkiegu gaixotasun mentala duten pertsonen indarberritze prozesuaren parte izateagatik eta haien gizarteratze prozesu osoan laguntzeagatik.
Eskerrik asko!