ASASAMEN MANIFESTUA A25EAN – EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNEAN

24-11-2023

ASASAMEN MANIFESTUA A25EAN – Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean

Bihar, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Asasamek haur eta gazte guztientzako kalitatezko sexu-hezkuntza eskuragarria exijitu nahi du, hezkuntza hori ezin delako Interneten, sare sozialen eta pornografiaren esku utzi. Ildo horretan, elkarteak bat egin du Emakunderen "Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da" kanpainarekin, zeinaren arabera eszena pornografikoen % 88,2k emakumeen aurkako indarkeria fisikoa edo ahozkoa agertzen duten. Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, gazteek kalitatezko sexu-hezkuntza jasotzea ezinbestekoa da.

Indarkeria matxistako ekintzak ez dira erasoak eta hilketak bakarrik, askoz lehenago hasten dira, egiturazkoak dira eta gizarteko maila guztiei eragiten diete. Desberdinkeria estereotipoak eta aurreiritziak onartzen eta normalizatzen ditugunean islatzen da, eta, horregatik, ASASAMek pertsona guztien eta, zehazki, arazo mentalak dituzten andreen errespetua, berdintasuna, konpromisoa, askatasuna eta eskubideen defentsa exijitzen ditu. Ezin dugu ahaztu osasun mentaleko arazoak dituzten eta beren bizitzako uneren batean bikotekidea izan duten emakumeen % 80k indarkeria pairatu dutela haren aldetik.