ASASAMEN PRENTSAURREKOA URRIAREN 10EAN OSASUN MENTALAREN MUNDUKO EGUNA DELA ETA

04-10-2024

Urriaren 3an, ASASAMek prentsaurrekoa eskaini zuen Laudioko Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan bere aldarrikapenak eta urtero urriaren 10ean ospatzen den Osasun Mentalaren Munduko Egunaren harira antolatutako ekitaldiak aurkezteko.

Prentsaurrekoan izan ziren:

-Mª Angeles Arbaizagoitia: ASASAMeko presidentea

-Maite Del Rio Larrucea: ASASAMeko lehendakariordea

-Patri Aldama: ASASAMeko diruzaina

-Rocío Matías: ASASAMeko gerentea

-Ainize Gastaka: Laudioko udalaren ordezkari gisa

-Laura Fernández: Amurrioko udalaren ordezkari gisa

-Esti Zulueta: Orduñako udalaren ordezkari gisa

-Joseba Vivanco: Artziniegako udalaren ordezkari gisa

-Jon Eskuza: Okondoko udalaren ordezkari gisa

-Pruden Otegi: Aiarako udalaren ordezkari gisa

Besteak beste, ASASAMek osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen enplegu-tasa handitzeko beharrezko baliabideak abian jar ditzala eskatzen dio administrazio publikoari. 

Aurtengo kanpainan, "Lana eta osasun mentala, funtsezko lotura" leloaren bidez, aldarrikapen bikoitza islatu nahi da. Batekik, lan duina ikusaraztea eta erreklamatzea, pertsonen osasun mentalari lotutako faktore gisa; bestetik, lana eskubideen ikuspegitik iraiki behar dela, eta baldintza prekarioetatik eta diskriminaziotik aldendu. Izan ere, egoera horiek, sufrimendua sortzeaz gain, osasun mentalelo arazo askoren sorburu dira, eta bereziki kolektibo kalteberei eragiten diete.

 

 

ASASAMen ustez, egungo egoera hobetuko bada, honako alderdi hauek hobetu behar dira:

1. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen enplegua:

EINen arabera, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek bigarren enplegu-tasarik txikiena izan zuten 2022. urtean, zehazki % 18,9. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek kalitatezko lana izateko eskubidea dute.

2. Lan-prekarietatearen eragina osasun mentalean:

Bertako enpleguen erdiak baino gehiago prekarioak dira. Lotura garbia dago langileen lan-prekarietatearen eta osasun mental txarraren artean. 

3. Osasun mentalarekin lotutako laneko bajak:

Espainiako Estatuan, gaur egun, osasun mentaleko arazoak dira laneko baja hartzeko bigarren arrazoia, nahasmendu muskuloeskeletikoen atzetik. 2023An, ia 600.000 baja erregistratu ziren, aurreko urtean baino % 15,8 gehiago.

4. Osasun mentalaren sustapena enpresetan:

Premiazkoa da lan-ingurune seguruak, osasungarriak eta inklusiboak sortzea, osasun mentala zaintzeko eta horri buruz hitz egiteko, taburik eta aurreiritzirik gabe.

Mª Ángeles Arbaizagoitia ASASAMeko presidenteak eskaera egiten die enpresei lanpostuetan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako beharrezko laguntza-sistemak eta egokitzapenak ezar ditzaten, lantokiak beste desgaitasun batzuetarako egokitzen diren bezala.

ASASAMetik eskerrak eman nahi dizkiegu inguruko agintariei ekitaldi honetan parte hartzeagatik eta aurten planteatutako aldarrikapenetan erakutsitako interesagatik. 

 Aurtengo dosierraren esteka erantsi dugu.