URRIAK 20 OSASUN MENTALAREN ALDEKO V. MARTXA SOZIALA

08-10-2024

Urriaren 10ean ospatzen den Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, ASASAMek 5. urtez jarraian OSASUN MENTALAREN ALDEKO MARTXA SOZIALA antolatu du.

Ekimen solidarioa urriaren 20an izango da, igandea, eta Amurrio eta Laudio herriak lotuko ditu Nerbioiko Parke Linealaren bitartez, Luiaondoko "txoritegia" topagunea izanik.

• Irteera-ordua: 10:00

• Irteera-lekuak:

Juan de Urrutia plaza, Amurrion

Herriko Plaza, Laudio

• Helmuga: Luiaondo ("La pajarera" espazio itxia)

• Izen-emateak: 3 €(hornidura eta opariak barne)

Txartelak salgai daude ASASAMen (Tres Cruces, 5 behea), Artziniegako Liburutegian, Orozkoko Udalean, Amurrioko Kultur Etxean, Luiaondoko botikinean eta Arespalditzako farmazian.

Egun berean ere erosi ahal izango dira, ibilaldiaren abiapuntuetan.