BELAUNALDIARTEKO JARDUERA ALDAY FUNDAZIOAREKIN
20-11-2024
2024ko urtarrilean, ASASAMek belaunaldiarteko jarduera bat abiatu zuen Alday Fundazioarekin batera.
Halako ekintzek bai Alday Fundazioko adinekoak bai gaixotasun mentala duten ASASAMeko pertsonak gizarteratzen laguntzen dute. Bi kolektiboek ikaskuntzak, esperientziak eta abar trukatu ahal izateko gune bat sortu da.
Jardueraren onurak askotarikoak dira, nabarmengarriak izanik esperientziaren bidez balio eta jarrera positiboak sustatzen direla, adinarekin lotutako pertzepzioa eta estereotipoak aldatu egiten direla, enpatia garatzen dela, parte-hartzaileen osasun emozionala eta autoestimua hobetzen laguntzen dela, eta hala sozializazioa nola zahartze aktiboa bultzatzen direla, besteak beste.
Hilabete hauetan, hainbat jarduera egin ditugu, hala nola sukaldaritza-tailerra, baratzezaintza, eskulanak... gure zentroan zein Alday Egoitzan.