"EDUCAR RECONECTANDO" TAILERRA ZENTRO OKUPAZIONALEAN
18-12-2024
Aiara Zentro Okupazionalean oso garrantzitsuak dira Garapen Pertsonal eta Sozialeko Programaren barruan egiten diren prestakuntza-saioak. Programa honek etengabeko prestakuntza integrala eskaintzen du autonomia pertsonala sustatzeko, zentrora datozenen ongizate fisikoa eta emozionala bultzatze aldera. Azken helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da beti.
Besteak beste, trebetasun kognitiboen alorrean, honako gaitasun hauek jorratzen dira: memoria, kontzentrazioa, arreta, arrazoiketa eta hizkuntza. Helburua da narriadura saihestea, baita norberaren trebetasun eta baliabideak estimulatzea ere.
2024an EDUCAR RECONECTANDO tailerrak egin ditugu Laura Medelen eskutik, eta oso esperientzia positiboa izan da. Hauek izan dira landutako gaitasunak: erabakiak batera hartzea, motibazioa, memoria, arreta, kontzentrazioa, koordinazioa, enpatia, idazketa, komunikazioa, pentsamendu logikoa, psikomotrizitate fina, frustrazioarekiko tolerantzia... Horretarako, hainbat jarduera eta dinamika egin dira giro atseginean, taldearen ongizatea piztuz.