Boluntariotza Programa
Programa honen helburua herriaren parte hartzea sustatzea da osasun problema mentaletan bizi gizartean. Normalizazio sozialerako baliabide, erreminta eta programekin batera, boluntarioen ekintza oso garrantzitsua da pertsonari bere ingurune komunitarioan barneratzen laguntzeko, gizarteratze prozesua osatzen laguntzeko.
Zure denboraren zati bat eskaini nahi baduzu, gurekin kolaboratu dezakezu...
ELKARTEAREKIN ELKARLANEAN ARITU ZAITEZKE
Horrelako personak bilatzen ditugu:
- 18 urtetik gorako pertsonak.
- Elkartearekin kolaboratzen astean ordu batzuk libre dituztenak.
- Pertsona konprometituak eta saiatuak.
- Diskrezioz, malgutasunez, arduraz eta errespetuz dihardutenak.
- Motibazio, ekimen eta sen ona dutenak.
Eta bereziki, laguntzeko gogotsu dauden pertsonak, arazo sozialekin sentsibilizatuak daudenak eta ikasteko gogoa dutenak.
Boluntario gisa lan egiteko prestakuntza-ikastaroa eskaintzen dugu, gainera.
ZATOZ INFORMATZERA!
Boluntariotza programari buruzko triptikoa