Mª Angeles Arbaizagoitia Laudio Irratian izan da
Mª Angeles Arbaizagoitia, ASASAMeko presidentea, Laudio Irratian emandako elkarrizketa batean azaldu zuen elkarteak duen BOLUNTARIOTZA programa.
Mª Angeles Arbaizagoitia, ASASAMeko presidentea, Laudio Irratian emandako elkarrizketa batean azaldu zuen elkarteak duen BOLUNTARIOTZA programa.
Bridgestone enpresak Basaurin duen lantegiak dohaintza egin dio Asasam elkarteari: zortzi ordenagailu, eskanerra eta inprimagailua.
Dohaintza hau Banku Solidario Teknologikoaren harira egin dute. Horren bitartez, irabazi-asmorik gabeko elkarteei laguntza eskaini nahi die Bridgestone enpresak, denbora batez erabili ostean eta oraindik erabat erabilgarri dauden informatika-ekipoak oparituz. Kasu honetan, bi areto egokitu ditugu Asasameko erabiltzaileek aparailu berriak erabili ahal izateko.
FEDEAFESek (Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioa) nahasmendu psikikoa duten pertsonen bizi-kalitateari buruzko bi azterlan aurkeztu ditu gaur, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Ikerketak EDE Fundazioak gauzatu ditu,eta Agifes, Asafes eta Asasam elkarteek ere parte hartu dute garapenean. Profesionalen nahiz buru gaixotasuna duten pertsonen ikuspegiak barne hartu dituzte txosten biek.
Beroa Babes Fundazioa Asafesek, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak, sortu zuen duela 20 Vitoria-Gasteizen. Fundazioa kideek zuten kezka bati erantzuna emateko jaio zen: Zer egingo du nire senideak edo bikoteak ni ez banago? Horretarako daude talde administratiboa, gizarte-langileak, abokatuak, gizarteratzean lan egiten dutenak eta horren guztiaren buru den Ramón Díaz doktorea. Gaur egun, judizialki ezgaituak dauden 200 pertsonei laguntze diete. Asasam elkarteak fundazio honekin lan egiten du Aiarako bailaran bizi direnei babesa emateko.