Noticias
Beroa Fundazioak buru gaixotasuna duten 200 pertsona babesten ditu, Asafesen eta Asasamen laguntzarekin
Beroa Babes Fundazioa Asafesek, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak, sortu zuen duela 20 Vitoria-Gasteizen. Fundazioa kideek zuten kezka bati erantzuna emateko jaio zen: Zer egingo du nire senideak edo bikoteak ni ez banago? Horretarako daude talde administratiboa, gizarte-langileak, abokatuak, gizarteratzean lan egiten dutenak eta horren guztiaren buru den Ramón Díaz doktorea. Gaur egun, judizialki ezgaituak dauden 200 pertsonei laguntze diete. Asasam elkarteak fundazio honekin lan egiten du Aiarako bailaran bizi direnei babesa emateko.
Buruko osasun arazoa duten pertsonei eragiten dien estigmari aurre egiteko, zeharkako esku-hartzea eskatu dio Fedeafesek lehendakariari
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko (Fedeafes) hainbat kide Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin elkartu ziren urriaren 7an kolektiboaren gizarteratze eta laneratze beharrak azaltzeko eta Eusko Jaurlaritzako sail guztien arteko elkarlana eskatzeko, estigmari aurre egite aldera.
Asasam elkarteko bi erabiltzailek Argia Fundazioko VI. Jardunaldian parte hartuko dute hizlari gisa
Zure laguntza behar dugu
Urriaren 10ean ospatzen da Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Asasamen hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Ekintza horiek urrian zehar izango dira, eta denetarik izango dugu, festa herrikoak eta hitzaldiak barne. Ekitaldi hauek guztiak antolatzeko dirua behar dugu eta, hortaz, Splitfy izeneko plataforman itsulapiko digitala sortu dugu, lagundu nahi duenak bertan ekarpena egin dezan. Mila esker guztioi zuen laguntzagatik!
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- hurrengoa ›
- azkena »