Noticias

2017ko BURU-OSASUNAREN MUNDU-EGUNA

Urriaren 10ean, urtero bezala, Buru Osasunaren Mundu Eguna ospatuko dugu. Egun horretan, buru-osasunaren esparruko kide guztiok geure lana erakusten diogu gizarteari, buru-gaixotasunen bat duten pertsonen eta haien senideen egoera agerian jarriz eta, era berean, kolektibo horren eskubideak jendaurrean aldarrikatuz. Horrez gain, egun horri esker, buru-osasunari buruzko ezagutza sor dezakegu eta gizarteari informazio egokia eman, gai hori ez baita batere ezaguna jendearen artean, nahiz eta interes handia pizten duen.

ASASAM ELKARTEAK MARTXAN JARRI DU AURTEN ERE #AURKITU. ZURE OSASUN MENTALA EZ BLOKEATU PROGRAMA

#AURKITU. Zure osasun mentala ez blokeatu” osasun mentala eta menpekotasunak prebenitzeko eta horien inguruan sentsibilizatzeko programa bat da. ESPAINIAKO OSASUN MENTALAREN Konfederazioak gauzatzen du, eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Drogei buruzko Plan Nazionalak kofinantzatu.

 

Fedeafesen ikerketa baten arabera, buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du familiartean edo bikote-harremanean

Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du noizbait familiartean edo bikote-harremanean. Horrela dio Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, aurkeztutako ikerlanak. Lan horren arabera, nahasmendu psikiko larria duten emakumeen %40 izan da bortxakeria sexualaren biktima.

 

2015 eta 2016 urteetan zehar 33 profesionalen laguntzarekin, nahiz Osakidetzaren eta instituzioen kolaborazioarekin, gauzatutako azterlanak mahai gainean jarri du buru gaixotasun larria duten emakumeen egoera; izan ere, gainerako emakumeekin alderatuz, indarkeria jasateko arrisku bikoitza edo laukoitza dute, eta jasaten ari direna ez dute biolentzia gisa identifikatzen kasuen %40n. Azterlan hau aitzindaria da espainiar Estatuan, orain arte ez baitira errealitate honen datu kuantitatiboak jaso.

Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeek jasaten duten indarkeriari buruzko ikerketa aurkeztuko du

Fedeafesek, Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, buruko nahasmendua duten eta indarkeria jasaten duten emakumeen inguruko ikerketa aurkeztuko du. Azterlan hori Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren eta Emakunderen laguntzari esker burutu da 2015 eta 2016 urteetan.
 

"HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ SEXISTA"RI BURUZ HITZALDIA

Indarkeria matxistaren aurkako egunean: azaroaren 25ean, LANzalaudio, Laudioko lehenengo enplegu anezkaren eskutik, Estibaliz Etxebarriak "Hizkuntzaren erabilera ez sexista"ri buruz hitz egingo zuen Asasam-eko Zentro Okupazionalean egiten den Berdintasuna tailerrean. Solasaldia Laudioko Arza eraikinean izan zen, gaztelaniaz. LANzalaudion, taldean lan egiteari oinarrizkoa deritzogu eta berdintasunean egitea geure lehentasunezko xedea da.

 

 

Orriak