Noticias

COSECHA 48 KOLEKTIBOAK OMENALDI HUNKIGARRIA EGIN DIO Mª ANGELES ARBAIZAGOITIA ASASAM-EN PRESIDENTEARI

28-03-2019Cosecha 48k atzo, martxoak 27, ASASAMen presidente Mª Ángeles Arbaizagoitia Telleríari eskaini zion omenaldia egin dituen arteko jendetsuenetakoa izan zen. Gure presidenteak bere ibilbidearen, borrokarako gaitasunaren eta balioaren gaineko aitortza jaso zuen, ASASAMeko kideak, Cosecha 48koak, bere familia eta parte hartzen duen Andere koruko kideak  ondoan zituela. Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu Cosecha 48ri, haren izenean, urte hauetan guztietan egin izan duen lana aitortu diolako, zeinak ilusio handia eragin dion.

ASASAM-EK GIZARTE-ERAKUNDEETAKO KOMUNIKAZIO-ARDURADUNENTZAKO 3 TOPAKETETAN PARTE HARTU DU, EUSKO JAURLARITZAKO GIZARTE ZERBITZUEN ZUZENDARITZAK ETA BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL KONTSEILUAK ANTOLATUTA

27-03-2019Joan den astean bukatu ziren gizarte-erakundeetako komunikazio-arduradunentzako topaketak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak antolatuak, 2017-2020 epealdirako Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren baitan Gizarte-erakundeei komunikazioaren arloan laguntzeko planaren barruan. 3 saioak Xabier Bañuelos komunikazioan adituak dinamizatu zituen, eta ASASAMeko zenbait langile bertan izan ziren. 

URTARRILAREN 19AN LAUDIOKO KASINOAN KUTURKON ELKARTEAK ANTOLATZEN DITUEN EKITALDEEN ARTEA, ASASAM ELKARTEAK POESIA ERRECITAL BAT ESKAINIKO DU

15-01-2019

Laudioko Kultura Kongresuak antolatuko ditu urtarrilean I. Kultura Arratsaldeak Kasinoan.

Antolatutako ekitaldien artean, urtarrilaren 19an, 18:00etan: KAFE-LITERARIOA irakurketa ezberdinekin, Laudioko irakurketa taldeak eta ASASAMek antolatuta. Tartean, herriko bi dantza talde gazteen dantzaldiak ikusteko parada egongo da: Akelarre, The Fife Queens eta kanpoko talde gonbidatua ere.

 

ASASAM-EK ARTZINIEGAKO HIRISKA ELKARTEAK ANTOLATURIKO AZOKAN PARTE HARTUKO DU

27-11-2018

 

Lehenik eta behin, ASASAMek eskerrak eman nahi dizkie joan den azaroaren 22an Artziniegan egindako “Zertan lagun diezazuke ASASAMek?” hitzaldira bertaratu ziren guztiei.

Bigarrenik, eskerrak eman nahi dizkiogu, era berean, HIRISKA Artziniegako Emakumeen Elkarteari, aurten ASASAM hautatu duelako XVIII. Gabonetako Azokan parte hartzeko, abenduaren 1etik 9ra, Artziniegan.

 

LAUDIOKO HELDUENTZAKO IKASTETXE PUBLIKOAN HITZALDIA

08-11-2018

 

Urriaren 30ean, Laudioko Helduentzako Ikastetxe publikoan adizioen prebentzioaren eta osasun mentalaren inguruko sentsibilizazio-hitzaldi bat eman zen. Hitzaldi hau, ordu eta laurdeneko iraupena izan zuen.

Bertan, 23 ikasle egon ziren, eta gaixotasun mentalak duten ASASAM elkarteko bi pertsona erabiltzaileak ere parte hartu zuten, gaiaren inguruko haien bizipenak kontatuz. 

 

GAZTEEN ETA HAURREN BURU OSASUN ARAZOAK ARTATZEKO POLITIKAK ETA BALIABIDEAK ESKATU DITU FEDEAFESEK

15-10-2018

• Helduak garenean jasaten ditugun buru nahasmenduen %75 18 urte bete baino lehen hasten dira, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira Fedeafesek Donostiako Udaletxean burututako ekintza instituzionalean eskaini dituen datuen arabera 

• ‘Hezkuntza inklusiboa, buru osasun positiboa’ Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren leloari eutsi dio Fedeafeseko Mª Angeles Arbaizagoitiak hezkuntza sistemaren eta instituzioen inplikazioa eskatzeko gazteriaren buru nahasmenduen prebentzioan, detekzioan eta berehalako arretan 

• Fedeafesek buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko estrategia baten beharra nabarmendu du; kolektiboaren estigmaren ezabapena eta gazteen suizidioen prebentzioa bereziki azpimarratuko duena estrategia

 

 

Fedeafesek Donostian ospatuko du Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna instituzioen laguntzarekin eta ‘Hezkuntza Inklusiboa, Buru Osasun Positiboa’ lelopean

10-10-2018
Asteazkenean, urriaren 10ean, 11:30ean, ekitaldi instituzionala egingo da Donostiako Udaleko osoko bilkuren aretoan Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Buruko osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen federazioko ordezkariak bertan izango dira Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera. Aurtengo leloak, ‘Hezkuntza Inklusiboa, Buru Osasun Positiboa’, gazteen buru osasuna du ardatz. 

Orriak