ASASAM-EK GIZARTE-ERAKUNDEETAKO KOMUNIKAZIO-ARDURADUNENTZAKO 3 TOPAKETETAN PARTE HARTU DU, EUSKO JAURLARITZAKO GIZARTE ZERBITZUEN ZUZENDARITZAK ETA BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL KONTSEILUAK ANTOLATUTA
![](https://www.asasam.org/sites/default/files/styles/grande/public/field/image/42206905_334685647302542_2889736137998336000_n_0.jpg?itok=UXPlc3YB)
27-03-2019Joan den astean bukatu ziren gizarte-erakundeetako komunikazio-arduradunentzako topaketak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak antolatuak, 2017-2020 epealdirako Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren baitan Gizarte-erakundeei komunikazioaren arloan laguntzeko planaren barruan. 3 saioak Xabier Bañuelos komunikazioan adituak dinamizatu zituen, eta ASASAMeko zenbait langile bertan izan ziren.