ASASAM ELKARTEAK OSASUN MENTALAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DU
Efemeride hau dela eta, Asasam elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Laudion hilabete osoan. Hona hemen jardueretako batzuk:
-URRIAREN 3tik 21era: Jose Montesen, Jose Ramón Aguirrezabalen eta Juan Pablo Álvarezen argazki-erakusketa, Laudioko Kultur etxeko Aldaikorreka aretoan, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.
-URRIAREN 6an, 11:00etan: Areto-futbol partida, gaixotasun mentala duten pertsonen artean, Aldai plazako areto-futbolaren kantxan, Bizitegiren parte-hartzearekin. ASASAMen informazio-standa egongo da, baita elkarteko erabiltzaileek eginiko artelanen erakusketa eta salmenta ere.
-URRIAREN 19an, 18:30ean, LAUDIOKO KULTUR ETXEKO ARRAÑO ARETOAN: laguntza ekonomikoei eta gizarte-zerbitzuei buruzko hitzaldia, Gotzon Villano Murgaren (Arabako Ospitale Psikiatrikoko gizarte-langilea) eskutik.
-URRIAREN 26an, 18:30ean, LAUDIOKO KULTUR ETXEKO ARRAÑO ARETOAN: “Gaixotasun mentala duten pertsonak babesteko neurriak: testamentuak, tutoretza, pentsio-planak…” hitzaldia, Pedro Pardoren (FEDEADES zerbitzu juridikoko abokatua) eskutik.
Bestalde, urriaren 22an (larunbata) sentsibilizazio- eta bizikidetza-jardunaldia egingo da Gasteizen. ASAFESek antolatu du, eta jarduera hauek egongo dira:
- 12:00etan: autobusak Gasteizera iritsiko dira.
- 12:30ean: “ASAFES: barrutik kanpora” erakusketara bisita, El Pilar Gizarte Etxean.
- 13:00etan: Paseoa La Florida parkean.
- 14:30ean: Bazkaria Aiarako NH Canciller hotelean.
Prezioari eta menuari buruzko informazioa ASASAM elkartearen lokaletan
Izena emateko epea: irailaren 30etik urriaren 14ra.
- 16:30ean: zozketa solidarioa.
- 17:00etan: Dantzaldia.
- 19:00etan: Laudiora itzulera.