ASASAM EMAKUNDEK SUSTATUTAKO BAI SAREA SAREAN SARTU DA
2022-03-02
ASASAM BAI SAREAn sartu da. Sare hori Emakundek sustatzen du eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundeek osatzen dute.
Bai Sareak justizia sozialean oinarritutako helburu hauek ditu:
• Esperientziak, jakintzak, praktikak, ikaskuntzak, ideiak, metodologiak eta abar partekatzea.
• Neurriak garatzen, tresnak prestatzen eta ekimen partekatuetan laguntzea.
• Sarea ikusaraztea, bai barruan (erakundeetan bertan), bai kanpoan (gizartean). Sarea ekintza-eredutzat eta iritzi-erreferentetzat hartzen da (gai profesionaletan, enpresarialetan, ekonomikoetan eta gizarte-gaietan, besteak beste).
• Enpresaren eta gizartearen errealitatea eraldatzea, lan-eremuko genero-arrakalak murriztuz eta berdintasuna eta justizia soziala erakundeen balio estrategikoak izan daitezen bultzatuz.
Emakumeak ahalduntzeko Nazio Batuen Erakundeak proposatutako eta Euskadiko errealitatera egokitutako printzipioen arabera, BAI SAREA osatzen dugun erakundeok konpromiso hauek hartu ditugu:
1. Erakundearen zuzendaritzatik emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea.
2. Emakumeak eta gizonak lanean berdintasunez tratatzea.
3. Giza eskubideak eta diskriminaziorik eza errespetatzea eta defendatzea.
4. Langile guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea zaintzea.
5. Emakumeen garapen profesionala sustatzea.
6. Berdintasunaren aldeko enpresa-garapeneko, erosketetako eta marketineko praktikak egitea.
7. Gizarte -eta lan-ingurunean berdintasuna sustatzea; eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako aurrerapenak ebaluatzea eta zabaltzea.