ASASAM ETA LA MILAGROSA IKASTETXEAK ARETO FUTBOLEKO LAGUNARTEKO PARTIDA BAT JOKATU DUTE

18-10-2023

Asasam eta La Milagrosa Ikastetxeko ikasleek lagunarteko futbol partida jokatu zuten atzo Laudioko La Granja Kiroldegian, Osasun Mentalaren Munduko Egunaren testuinguruan antolatutako ekintzen barruan.

Gainera, urriaren 22an, igandea, Osasun Mentalaren aldeko IV. Martxa Soziala izango dugu. 2019an martxa lehen aldiz antolatu zenetik, urtez urte hitzordu arrakastatsuagoa izan da, eta pandemiak ere ez zuen ospakizuna eten.

Urtero bezala, aurten ere, zutabeak Amurrioko Juan Urrutia plazatik eta Laudioko Herriko plazatik abiatuko dira 10: 00etan Luiaondon bat egiteko. 6,5 kilometroko ibilbidea da guztira, Nerbioi Parke Linealetik barrena.

Izen-emateak 3 euro balioko du eta egun berean egin ahal izango da Laudioko eta Amurrioko irteera-puntuetan. Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute eta ekitaldiaren amaieran hornidura egongo da.

Ekitaldien egitarauari amaiera emateko, María Belén Andrés psikologoak hitzaldia eskainiko du urriaren 25ean Laudioko Kultur Etxeko Arraño aretoan, 18: 00etan.