Aiaran buru osasun arazoak dituzten pertsonei babesa emateko kanpaina jarri du martxan Asasamek
ASASAMek sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan buru osasun arazoak dituzten pertsonei eta senideei laguntzeko. Elkartearen 25. urteurrenaren harira antolatutako kanpainak, “Elkarrekin hobea da bizitza” leloarekin, buru gaixotasunaren inguruko estigmari aurre egin nahi dio, pertsona asko euren arazoa etxean gordetzera bultzatzen baititu. Zentzu horretan, elkarteak buru osasun arazoak dituzten pertsonak motibatu nahi ditu, beharrezko laguntzak bilatu ditzaten.