ASASAMek abian jarri du Sexualitateari buruzko Arreta Egitaraua

Asasam tailerra sexualitateari buruz

Emaize sexologia zentroak elkarteko erabiltzaileei zuzenduriko tailerra eskainiko du sexualitatearen inguruan, Asasamen. Tailerra azaroan egingo da, Sexualitateari buruzko Arreta Egitarauaren lehenengo fasearen baitan. Tailerrak, erabiltzaileen interesa eta gaitasunak kontuan hartuz, sexualitatearen inguruko ezagutza garatzea du helburu, baita norberaren sexualitatea, intimitatea eta gorputzaren autoestimua eta jarrera baikorrak sustatzea ere. Horretaz gain, egitasmoa pertsona arteko komunikazioan beharrezkoak diren trebetasunak ikasteko baliagarria izango da, bereziki eremu afektiboan. Parte-hartzaileek pertsonen arteko harremanetarako etika bereganatuko dute, sexuen arteko berdintasunean eta norberaren eta ingurukoen nahiaren errespetuan oinarritutakoa. Bestalde, sexu-jarduerekin, babesa eskatzearekin eta ezetz esatearekin lotura duten arrisku egoerak identifikatzen ikasiko dute. 

 

Tailerraren ordutegia eta egutegia:

 

A TALDEA: Azaroaren 2an, astelehena; azaroaren 9, astelehena; azaroaren 16an, astelehena, azaroaren 26an, osteguna; eta azaroaren 30, astelehena. Arzako udaletxeko aretoan 10:00etatik 12:00tara.

B TALDEA: Azaroaren 3an, asteartea; azaroaren 5ean, osteguna; azaroaren 10ean, asteartea; azaroaren 12an, osteguna; eta azaroaren 17an, asteartea. Okupazio-zentroan izango da 10:00etatik 12:00tara.

 

Sexualitateari buruzko Arreta Egitarauaren lehen fasean, lehentasuna izango du zentroko gizonen eta emakumeen hezkuntzan eta arretan parte-hartzen duten eragileen sentsibilizazio prozesuak. Profesionalei formakuntza eskainiko zaie sexualitatearen inguruan eta enpatia edota erabiltzaileen sexualitateari errespetua bultzatuko da; taldearekin zuzenean parte-hartzeko metolodogia ere ikasiko dute.