ASASAMEK LOKAL BERRIA INAUGURATU DU AMURRION

22-12-2023

Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkarteak Amurriora eraman du bere arreta-zentroeko bat, egungoan ez dagoelako nahikoa lekurik.

Amurrioko arreta-zentro berriaren inaugurazioa dela eta, ASASAMeko bazkideak udalerriko Lucas Rey kaleko lokalean bildu dira gaur.

Zentro berriak 160 m2 ditu, jardueretarako gune gardenak, sukalde hornituak, arreta indibidualerako bulegoak eta komun egokituek osatuta, gaur egun Zentro Psikosozialera joaten diren 40 lagunek baino gehiagok zentroko jarduerak eta tailerrak erosoago eta leku gehiagoz garatzen jarrai dezaten.

ASASAMek urteak daramatza bere arreta-guneak handitzeko eskatzen, erakundearen zerbitzuetan eta, zehazki, Zentro Psikosozialean erabiltzaile-kopurua hazi egin delako, nagusiki. Lokal berriarekin, zerbitzuaren erabiltzaile guztiek erakundearen Laudioko egoitzan kokatutako 35m2-ko lokal txikian zegoen leku-arazorik gabe erabili ahal izango dute baliabidea.

ASASAMen presidente Mª Ángeles Arbaizagoitiak osasun mentalean ez dela inbertsiorik egiten salatu du, eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonak artatzeko kalitatezko zerbitzuen garapenean aurrera egiten jarraitzeko beharra azpimarratu; "zentro hau ireki izana kolektibo horri kalitatezko arreta emateko beste urrats bat da". Horrez gain, honako hau nabarmendu du: "Eskerrak eman nahi dizkiet Vital Fundazioari eta Amurrioko Udalari zentro berri hau martxan jarri ahal izateko emandako ekarpen ekonomikoagatik". Amaitzeko, oraindik badaudela egungo baliabide-sistemak asetzen ez dituen premiak adierazi du, eta ASASAMek borrokan jarraituko duela osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eskubideak defendatzeko eta jasotzen duten arreta kalitatezkoa izateko.

ASASAMek eskerrak eman nahi dizkie Vital Fundazioari eta Amurrioko Udalari aipatu udalerrian zentro berria abiatu ahal izateko emandako laguntza ekonomikoagatik.