ASASAMEK PRENTSAURREKOA ESKAINI DU 2023KO OSASUN MENTALAREN MUNDUKO EGUNA DELA ETA

 

 04-10-2023

Urriaren 3an, asteartea, ASASAMek prentsaurrekoa eman zuen Laudioko Udaletxeko udalbatza-aretoan, bere aldarrikapenak eta urriaren 10ean urtero ospatzen den Osasun Mentalaren Munduko Egunaren harira antolatutako ekitaldiak aurkezteko.

Prentsaurrekoan izan ziren:

- Mª Angeles Arbaizagoitia: ASASAMeko lehendakaria

- Maite Del Rio Larrucea: ASASAMeko presidenteordea

- Patri Aldama: ASASAMeko diruzaina

- Rocio Matías: ASASAMeko gerentea

- Aitor Fernández de Pinedo: Laudioko Udalaren izenean

- Estibaliz Sasiain: Amurrioko Udalaren izenean

- Iker Santocildes: Urduñako Udalaren izenean

- Josu Arbaiza: Okondoko Udalaren izenean

- Pruden Otegi: Aiarako Udalaren izenean

Besteak beste, ASASAMek eskatzen du baliabideak ez daitezela Gasteizen zentralizatu, eta borondate politiko handiagoa dutela Aiaraldean gaixotasun mentala duten pertsonak, Bizkaiko edo Arabako udalerrietakoak izan daitezen, eremu horretan dauden zerbitzuetara jo ahal izateko.

Datorren asteartean, urriaren 10ean, Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna izango dela eta, ASASAMek osasun mentalak pertsona guztiengan duen garrantzia nabarmendu nahi du, bai eta osasun mentala giza eskubide unibertsala dela gogorarazi ere. 

"Buru osasuna, mundu osasuna: eskubide unibertsala" leloaren bidez, munduko biztanleriaren aniztasuna eta aniztasun horrek, bat eginda, osasun mental hobeari, eskuragarri, unibertsal, kalitatezkoari eta giza eskubideak errespetatuko dituenari egin diezaiokeen ekarpena islatu nahi dira. 

Osasun mentaleko zerbitzuen eskuragarritasuna bermatzea udal-, erkidego-, estatu- eta mundu-mailako administrazioen betebeharra eta erantzukizuna da, eta jada ezin diote muzin egin.  

ASASAMek nabarmendu du arreta honako faktore hauetan jartzea oso garrantzitsua dela, osasun mentala zaintzeko arreta kalitatezkoa izan dadin:

1. Nahi gabeko ospitaleratzeak:

Nahi gabeko ospitaleratze psikiatrikoak ezohiko neurri terapeutikoa dira, medikuaren aginduz ezarria pertsonaren hobe beharrerako. Zorroztasun eta kontu ezin handiagoz egin behar da, eta pertsonaren eskubideak errespetatuta.

2. Aukera terapeutikorik eza:

Aiaraldean, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen arreta medikoa bermatuta dago; baliabide soziosanitarioak, ordea, ez. Baliabideak egon badaude, baina ez dira aski.

3. Baliabideen zentralizazioa Gasteizen:

Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Legeak ezarritako hurbiltasun-, oreka- eta homogeneotasun-printzipioak gorabehera, Aiaraldeko errealitatea oso bestelakoa da. Horren adibide, 3 ostatu-plaza besterik ez dago osasun mentaleko arazoak dituzten eskualdeko pertsona guztientzat.

4. Baliabideen eskuragarritasuna Eskualdeko udalerri bizkaitarretatik:

Nahiz eta beste baliabide batzuetan (medikuak, garraioa...) ez dagoen inolako arazorik eskualdeko udalerri bizkaitarretan (Urduña, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga) bizi diren pertsonek erabil ditzaten, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako zerbitzu soziosanitarioen kasuan ezinezkoa da.

5. Gehiegizko burokrazia baliabideak eskuratzeko:

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek baliabideak eskuratu ahal izateko jasan beharreko burokrazia eta Arabako Foru Aldundiak plaza esleitu arte itxaron behar duten denbora gehiegizkoak dira. Izan ere, hilabeteak eta hilabeteak egon behar dute zain arreta-zentro batean sartzeko, baita plaza erabilgarriak daudenean ere. 

6. Inbertsio handiagoa osasun mentalean:

Nahiz eta azken hamarkadotan aurrerapenak egin diren, osasun mentalaren alorreko inbertsioak ez dira aski oraindik ere: talde osatugabeak, sare zatikatua eta koordinazio-zailtasunak daude. Egoera are larriagoa da biztanle urriagoko eremuetan, Aiaraldean, kasurako.

ASASAMeko presidente Mª Ángeles Arbaizagoitiak salatu du osasun mentalean ez dela inbertsiorik egiten, eta gaixotasun mentala duten pertsonak artatzeko kalitatezko zerbitzuak garatzen jarraitu beharra dagoela azpimarratu du. Horrez gain, haren esanetan, “egoera are larriagoa da biztanle urriagoko eskualdeetan, Aiaraldean, kasurako. Ahaztuta gauzkate”. Azkenik, egungo baliabide-sistemak zenbait behar oraindik ere ez dituela artatzen adierazi du, eta kezka agertu du egoerari aurre egiteko jarduketa politikorik ez dagoelako.