ASASAMEK TOC DELAKOARI BURUZKO HITZALDIA ESKAINIKO DU EKAINAREN 18AN
07-06-2024
ASASAM Osasun Mentalaren helburuetako bat da komunitate osoa osasun mentalarekin loturiko gaien gainean sentsibilizatzea eta horien berri zabaltzea. Kasu honetan, jakizu hilaren 18an, asteartean, nahasmendu obsesibo konpultsiboari (NOK) buruzko hitzaldia antolatu dugula, eta interesa dakizukeelakoan gaude.
Nahasmendu obsesibo konpultsiboa antsietate-nahasmendua da. Jasaten duten pertsonak nahi gabe sortzen zaizkien pentsamendu edo irudi intrusibo, errepikakor eta iraunkorrengatik (obsesioak) larrituta bizi dira, antsietatea, beldurra edo kezka sortzen dietelako; gainera, konpultsioak egin behar izaten dituzte emozio horiek murrizteko.
Hitzaldian, hainbat kontu jorratuko ditugu: zein adinetan hasten den, nola eragiten duen pertsonaren lan-harremanetan, harreman sozial eta pertsonaletan, eta nahasmenduaren alderdi mugatzaileak. Horrez gain, pairatzen duten pertsonek izan ohi dituzten sentimenduez hitz egingo dugu, hala nola beldurra, larritasuna, etsipena... baita haien familien zereginaz ere. Azkenik, nahasmendu hau kudeatzeko dauden tratamenduak azalduko ditugu.
IZENBURUA: “Nahasmendu obsesibo konpultsiboa, ZALANTZAk bizitza mugatzen dizunean”
HIZLARIA: Rosa Lafuente, psikologoa eta NOKen aditua
EGUNA: 2024/06/18
ORDUA: 17.30 – 19.30
LEKUA: Laudioko Kultur Etxea (Arraño aretoa)
* Doako sarrera, aretoa bete arte.