ASASAMen 25.urteurreneko ospakizun ekitaldia

ASASAMek 25.urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo du abenduaren 16an Laudion. 'Elkarrekin hobea da bizitza' kanpainaren barne dagoen jardunaldiaren helburua da buru gaixotasunaren inguruan dagoen estigma soziala gainditzea, aurreiritzi horiek pertsona asko eta asko arazoa etxean ezkutatzera bultzaten baititu. Zentzu horretan, ASASAMek buru gaixotasuna duten pertsonak eta euren senideak laguntza bilatu dezaten motibatu nahi ditu, eta baita kolektiboak gizartearen ulermena eta babesa behar dituela agerian utzi ere.

 

Ekitaldia kultur etxeko Arraño areton izango da 18:00etatik aurrera, eta ASASAMeko erabiltzaile eta senitarteko batzuk protagonista izango dituen bideoak aurkeztuko dira. Halaber, urte hauetan guztietan elkartea abiaraztean eta garatzen lagundu duten pertsonak elkartzeko aukera ezin hobea izango da. Proiekzioaren ostean, luntx batez gozatuko dugu.

 

Ekitaldira etorri nahi duzuenoi, arren eskatzen dizuegu aldez aurretik jakinaraztea, luntx hori antolatu ahal izateko. Telefonoz94-672.64.46 zenbakira deituz, edota e-mailez,  administrativo@asasam.org  helbidera idatziz, informa gaitzakezue, abenduaren 12a baino lehen.