BURU OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA 2016
Azkenengo hiru urteetan lema herri bozketaren bitartez aukeratu da. Aurten Konfederazioko Norberaren buru osasunaren alde lan egiten duen batzordeak bost lema proposatu ditu eta mila pertsona baino gehiagok bozkatu du. “Zu bezalakoa naiz, nahiz eta zuk oraindik ez jakin” lema izan da hautatua.
Oraingoan, lemak gizartea buru osasunarekin arazoak dituzten pertsonekin enpatikoa izatea bilatzen du. Konfederazioak lema horretan oinarrituta kanpainaren diseinua egingo du.