Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren balantzea
Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira egin ziren ekintzen argazkiak partekatzen ditugu zuekin. Hainbat ekintza izan genituen; PANPINPANPOX-ekin batera koloretako aterkiekin performancea, Fedeafeseko presidenta eta Asasameko kidea den María Angeles Arbaizagotia, Beatriz Artolazabal Arabako Foru Aldundiako gizarte-zerbitzuen diputatuaren eta Laudioko alkatearen Natxo Urkixo-ren hitzaldia.
Kirola ere praktikatu genuen eta areto-futboleko partida jokatu zen Asasam eta Bizitegi taldeen artean. Azken hauek irabazi zuten. Asasameko eta Bizitegiko egindako eskulanen azoka txikia ere izan zen, Oliver Productions-en eskutik umeentzako ekintzak, trueke azoka eta globoak askatzea.
Jardunaldiari bukaera emateko Laudiko Toki-On jatetxera joan ginen bazkaltzera.
Argazki galeria