EKAINAREN 10EAN LAUDIOKO LA GRANJA KIROLDEGIAN OSPATUTAKO GEUREA LIGAREN FINALA

2022-06-13

Ekainaren 10ean, ostirala, GEUREA (Euskadiko Osasun Mentaleko Zentroen arteko areto futboleko liga) ligako finala ospatu zen Laudioko La Granja Kiroldegian.

Ekitaldiak 10: 00etan hasi ziren. Mª Angeles Arbaizagoitia ASASAMeko lehendakariak ireki zuen ekitaldia, Ander Añibarro Laudioko alkatearekin batera.

Jarraian, Geurea ligako selekzio talde baten eta Laudioko La Milagrosa Ikastetxearen arteko erakustaldi partida jokatu zen, eta 4/3 partidako emaitza La Milagrosa Ikastetxearen aldekoa izan zen.

Partidu honetako ohorezko sakea Mª Angeles Arbaizagoitiak egin zuen.

Partidu honen amaieran, Vicente Extremera Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko profesionalaren omenezko omenaldi bat egin zen, urte askotan Geurea ligari lotua eta konpromiso handiarekin.

11: 30ean, 2021/2022 denboraldiko GEUREA ligako finala jokatu zen Manuene - Argiaren artean, Manuene bera irabaziz 5/3ko emaitzarekin.

Kasu honetan, ohorezko sakea Roberto Azkaratek egin zuen Vicente Extremerari egindako omenaldiaren barruan.

Bi partiduak amaituta, sariak banatzen zaizkie ligan parte hartzen duten talde guztiei.